<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Komando Autonomo Antikapitalistak (KAA)

Euskal Herrian 1970-80.eko hamarkadan sortutako talde armatuak. ETAk erabilitako estrategia marxista ez bezala, Euskal Herriko herrietako herri-batzarren dinamismoan eta Europan gertatu zen mugimendu libertarioen hazkundean oinarritu ziren. Ez zuten egitura organikorik eratu, ezta zuzendaritzarik ere.

80ko hamarkadan atentatu asko egin zituzten. 1984ko otsailaren 23an Enrique Casas PSE-PSOEko parlamentarioa hil zuten eta urte bereko martxoaren 23an Espainiako poliziak Rafael Delas, Jose Mari Izura, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart KAAko kideak tiroz hil zituzten Pasai Donibanen. Ofizialki inoiz desegin ez badira ere, 90eko hamarkadan sartuz geroztik ez dute atentaturik egin.

Iturria: Harluxet