Monzon Reparaz, Jesus
Jesus Monzon Iruņean jaio zen 1910 eta bertan hil zen 1973an. Nafarroako Foru Aldundiko eskribaua izan zen (1932). PCEko buruzagia (1934) eta Nafarroako Herri-Frontea alderdiarekin Gorteetarako diputatugaia (1936).
Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Frantziara joan zen; Bilbora itzuli eta demokrazia garaiko Eusko Jaurlaritzako Herri-Epaitegiko fiskal izendatu zuten (1937). Ondoren, Alacant, Albacete eta Cuencako gobernadore zibila izan zen (1937-38). Dolores Ibarruri "Pasionaria" eta beste buruzagi komunistekin batera Frantziara ihes egin zuen (1939). PCEren buruzagi eta antolatzailea izan zen klandestinitatean; 1943an Espainiara itzuli zen eta 1945ean atxilotu egin zuten; kartzelan egon ondoren Mexikora joan zen. 1970ean itzuli zen Espainiara.
I: Harluxet