<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Euskal Filologiako Julio Urkijo Mintegia (SFVJU)

Euskararen azterketa eta erabilera literarioa bultzatzeko kultur erakundea, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1953an sortua. Valladolideko Filosofia eta Letretako Fakultatearen babes akademikoa izan zuen; EHU eraiki zenetik bertan dago akademikoki kokatua, Gasteizko Filologi Fakultatean. Koldo Mitxelena izan zen lehen zuzendaria. Bi aldizkari argitaratzen ditu: "Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo" izeneko nazioarteko aldizkaria, euskararen azterketa zientifikoak eta euskal testu zaharrez osatua; eta, "Egan" euskal literatur aldizkaria.

Iturria: Harluxet