<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Anai-artea

Espainiako erregimen frankistatik ihes, euskal errefuxiatu politikoei Ipar Euskal Herrian laguntza eskaintzeko sortutako erakundea (Donibane-Lohizune, 1969). Hego Euskal Herriko egoera politikoak beharturik ihes egiten zutenak hartzen zituen etxea izan zen hasieran. Telesforo Monzon lehendakari izan zen eta Sokoako erretorea idazkari.

Loturak: Piarres Lartzabal;

Iturria: Harluxet