puntubi.com

 

Europaren, Nafarroako estatuaren eta euskararen historia eta, Euskal Herriaren mito, kondaira eta elezaharrak eta, Garonatik Duerora Nafar Erresuma Osoko herriak.

Historia

Herriak

Euskara

Mitologia

Herriz herri

Mapa

ORRI NAGUSIA

Gaia klikatuz, lotu gertakizunak zure modura historia osatzeko.

Historia

Kronologia, Nafar erregeak, Euskal Herriko historian 66 data mugarri, Alderdi eta Erakundeak.

Herriak

EH-ko lurralde historikoak, mapa, eta herrialdeen historia.

Euskara

Bilakaera eta euskalkiak.

Mitologia

Mito eta alegien laburpena, mitoen zerrenda, alegien zerrenda eta web interesgarriak.

Herriz herri

Euskal Herri osoko herriak, historia eta turismoa.

Mapa

Interaktiboa, herri nagusietara sarrera zuzena.

Nafarroako ereserkia

Denda

Azken       eguneratzea: 2009ko iraila/ / / / /  ongi etorri - eskerrik asko       bisitagatik - welcome - thank you - gràcies - moitas gracias - bienvenue       - merci beaucoup - bienvenida / bienvenido - gracias - salaám al leikum -       sukram - benvindos - obrigado - hos geldiniz- tesekkür - ser Çevara hadi       - dinaani - ni jaa - xie xie -

 

 

HISTORIAREN GERTAERA GARRANTZITSUAK

- 1 - 2 -

Baskonia edo Waskonia eta Euskal Herria-Nafarroa

Wasconiak eta baskoiak euskaldunon elementu etnikoei egiten diote erreferentzia; Euskal Herriak, batez ere, identitate kultural eta linguistikoari; Nafarroak, berriz, Europa mailan ezaguna eta errespetatua izan zen erresuma egiturako Estatu independenteari. Hirurak, ordea, lurralde eta hiritar jende berberari ematen diote izena eta izana.

Erromatarrak Euskal Herrira iritsi zirenean 

 ... baskoien euskal tribuen sei giza-talde bereizi zituzten: akitaniarrak, baskoiak, autrigoiak, karistiarrak, barduliarrak eta beroiak. Kontuan hartu behar da orduko Euskal Herria egungoa baino askoz ere zabalagoa zela eta gaurko lurraldeez gain, Errioxa, Bureba-Burgos, Aragoiko iparraldea eta Akitania hartzen zituela bere baitan. Gainera, euskara bertako hizkuntza naturala izateaz gain, euskararen lur eremua egungoa baino handiagoa zen.

Euskararen lurraldea

Antzinako euskaldunak zabaldurik zeuden Garona ibaiaren hegoaldera eta Ebroren bi aldeetara Duero ibairaino.

Baskonia-Akitaniako dukerria

Dukerriaren lurraldea Garonatik Ebroraino iristen zen, hala ere, Genialek benetan, Pirineoetaraino iristen zen antzinako Novempopulania baino ez zuen menderatu.

Arabiarrak 711n Hispaniatik sartu ziren eta Baskoniako dukerri independentearen Eudon Handia buruzagiak Tolosan garaitu zituen.

Orreagako lehen gudua

778ko abuztuaren 15ean, euskaldunek Karlomagno Handiaren ostea garaitu zuten. Sarritan, artzain harrijaurtitzaile kontua izan zela esanez gutxietsi egin dute gertaera. Nekez sinets daiteke, ordea, garai hartan zegoen Europako ejertzito indartsuenari irabazi ahal izateko haren pareko beste ejertzito bat ez zutenik aurrean. 

Orreagako bigarren gudua: Eneko Arista Iruñeako errege goratzen dute.

824an, Pepin I.a errege frankoak eta bere menpeko hainbat jaun armada bidali zuten Iruñera, baina bueltakoan, Orreaga-Garaziko mendietan, Eneko Aritzak eta bere suhiek frankoen armadari garaitu zitzaien. Eblo eta Aznar Galindez I.a kondeak preso hartu zituzten. Baskoi nobleek Eneko Aritza errege goratu eta Iruñeko erresuma sortu zuten.

Antso III. Nagusia

Kronista arabiarrek "Euskaldunen Jauna" deitu zioten. Eneko Aristaren ondorengoek erresuma egitura Baskonian zehar zabaldu egin zuten eta Antso III.ak Nafar Lurralde ia osoan ezarri zuen agintea. Horrez gain, beste auzo lurralde batzuen babeslea izan zen. 

Gartzia III.a Sanchez eta Antso IV.a Gartzes Peñalengoa

Gartzia III.ak Gortea Naiarara eraman zuen eta jarauntsitako nafar lurralde osoari eutsi egin zion. Bere anai Fernando Leon-Gaztelakoak, ordea, bi erresumen arteko mugan, Atapuerka (1054), erail egin zuen. Gartziaren semea Antso IV.a bertan goratu zuten errege, baina hau ere, gaztelarren aginduz eraila izan zen Peñalenen. Nafar ejertzitoaren ahulezia aprobetxatuz gaztelarrek Naiara inbaditu (1076) eta 436 urtetako jazarpenen etengabe eta bortitzen ondoren (Nafarroa Garaia 1512) Pirinio azpiko nafar erresumaren kontrola lortu zuten.

AURRERA 

 

Ikus: kronologia osoa

Pubizitatea

AUSA-GAZTELU 2007

Nafarroa osoaren batasuna

Komunikatua

Ausa-Gaztelu

MALMASIN - BILBO 2007

Malmasingo gaztelua (en castellano

ekitaldia 

TAS_TAS irratia

argazkia: nabarralde.com

Adierazpena: Pocos bizkaitarras son conscientes de su navarridad. Pocos asumen que todos los vascos somos navarros, que el oeste de Euskal Herria fue parte del estado euskaldun de Navarra y que por tanto... 

Erabiltzailearen txokoa

1.-

Gipuzkoa ari den irakasle bat naiz. Bi urtetan behin, 11 eta 12 urtetako ikasleekin bidai eder bat egiten dugu Euskal Herriko inguruak ezagutzeko. Aurtengoa ere prestatzen ari gara, baina aterpetxeren baten informazioa beharko genuke, Donibane Garazikoa zein inguruko herriren batekoa. Ikasle kopurua 25ekoa da gehi bi irakasle;  bi egun pasatzeko asmoa dugu. Eskertuko genizueke honen inguruan duzuen informazioa bidaltzea.

2.-

        Kaixo lagunok : Bilboko ikastetxe batean lanean nabil. Datorren ikasturtean, batxillergoko lehen mailako ikasleei Euskal Herriko historia eta Geografia eman behar izango diet seguraski. Ze liburu erabil dezaket gai hau emoteko? euskeraz izan behar da derrigorrez. Zuen web-orrialdetik informazio itzela hartuko dut, baina textu liburu zehatz bat behar izango dut. Aholkuren bat? eskerrik asko.

BIDALI ZURE EKARPENA

 

EN CASTELLANO

Tomás Urtzainki contesta las preguntas de Julio Medem para su película “La pelota vasca, la piel contra la piedra” e interviene con una ponencia ante la Comisión de Autogobierno del Parlamento de la C.A.V. en la Navarra Occidental.

Sobre los procesos brujeriles en Euskal Herria Documentado articulo sobre las raíces mismas de la Inquisición y la historia de su aplicación en el País Vasco. Una forma de entender la violencia terrorista de los estados franco-españoles sobre la población civil vasca.

Malmasingo gaztelua

La fundación de Bilbo: Hoy, gracias a la necrópolis cercana de Finaga (San Miguel de Basauri), sabemos que ese castro de Malmasín es el asentamiento que dio lugar al nacimiento de Bilbo.

La casa Borbon

En la actualidad, el monarca español Juan Carlos I no se titula rey de Navarra. Pero, cosas inexplicables de la vida, su hijo se titula Príncipe de Viana. Articulo de Iñigo Saldise.

 

Zer da puntubi?

¿Que es puntubi?

EGILEAREN OHARRA

Klikatu, galdeketaren emaitza ikusi nahi baduzue.