<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Yorkeko etxea

Ingalaterrako noble-familia, Plantagenet familiaren adarra (XIV-XV. m.). Lancasterko etxekoen aurka borrokatu zen Ingalaterrako koroa eskuratzeko (Bi Arrosen gerra, 1455-85). Familia honetako hiru kide Ingalaterrako errege izan ziren: Eduardo IV.a, Rikardo III.a eta Eduardo V.a. Tudor familiak hartu zuen Yorkeko etxearen ordea. 

- Edmundo Langleykoa, Yorkeko dukea (King's Langley, 1341-1402), Eduardo III.aren laugarren semea. Yorkeko etxea sortu zuen (1385).

Iturria: Harluxet