<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Lancasterko etxea
Ingalaterrako familia, Plantagenet familiaren adarra. York-eko etxekoen aurka borrokatu zen Ingalaterrako koroa eskuratzeko (Bi-Arrosen gerra). Familiako hiru kide Ingalaterrako errege izan ziren: Enrike IV.a, Enrike V.a eta Enrike VI.a.
Edmundo Crouchback: (Londres, 1245 - Baiona, 1296), Enrike III.a erregearen bigarren semea. Aitak eman tituluarekin, bera izan zen Lancasterko lehenengo kondea.
Enrike II.a Lancasterkoa: (Grosmont, ~1300 - Leicester, 1361). Lancasterko lehen dukea izan zen (1351). Enrike VI.aren seme Eduardorekin agortu zen Lancasterko etxea.
Iturria: Harluxet