<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Urrezko Ahari-larruaren Ordena

Felipe III.a Onbera Borgoinako dukeak 1429an sortutako zaldun-ordena, Jasonen urrezko ahari-larruaren omenez horrela deitua. Inguruko nobleak batzea zuen lehen helburu. Habsburgeko etxearen eskuetara igaro zen Maximiliano artxidukearekin eta Espainiara ere hedatu zen Karlos V.aren eskutik.

Iturria: Haluxet