<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Tuterako gudua

Napoleonen aurkako gerran frantsesek espainolak garaitu zituzten gudua (Tutera, 1808 -  XI - 23). Bailengo batailaren ondoren armada frantsesak atzera egin zuen (1808-VII); une hori aprobetxatuz, espainol eta ingelesek osatutako armadak frantsesei erasotzea erabaki zuen. Eraso-estrategiaren arabera, armada ingeles-espainola Bizkaia, Burgos, Logroņo eta Tutera bitartean hedatu zen. Sakabanatzeak frontea ahuldu egin zuen eta frantsesen mesederako izan zen.

I: Harluxet