<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Mugaosteko merindadea

Pirinioetatik Iparraldera Nafarroako erregeek zuten lurraldea, seigarren merindadea izenaz ere ezaguna (~XII-XVI. m.). Egungo Nafarroa Beherea eta inguruko lurrek osatzen zuten. Ez da zehatz ezagutzen noiztik izan zen Nafarroako erresumako parte; ustez, zatika integratu zen XII. mendean hasita, ez aldi berean. Bi Nafarroen arteko harremanak onak izan ziren beti. Mugaosteko merindadeko biztanleak Tuterako Gorteetako legea aldarrikatu bitartean nafarrak izan ziren (1583), baina geroztik nafarrek zituzten eskubideetatik kanpo geratu ziren.

I: Harluxet