<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Miluzeko urkatuak

Nafarroako Karlos II.aren kontra Iruņea inguruko Miluze zubian, Arga ibaian, gertatu zen mugimenduaren zapalketa (1351). Karlos II.a tronura igotakoan (1349), Lizarrako Gorteek foruen arabera moneta berria egiteko eskubidea eman zioten. Horretarako zerga berri bat ezarri zuen; hau ez zuten noble eta erlijiosoek ordaintzen, baina nekazari eta merkatariek bai. Iruņean ezinegona nagusitu zen eta nekazari eta merkatariak Miluzen batzarrak egiten hasi ziren, zerga zela eta. Bere kontrako mugimendua erresuman zabal ez zedin, Karlos II.ak 8 batzarkide atxilotu zituen; hauetako lau Miluze ondoan urkatu zituen eta gainerakoak Iruņeko azoka-plazan. Erregeak batzarra desegin egin zuen eta gehiago egitea galarazi.

I: Harluxet