<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Legizamon familia
Bandokide-familia bizkaitarra, Bilbokoa (XIII-XIV. m.). El Cid-en urrutiko ahaideak ziren; honen ondorengo batek Legizamonen finkatu eta oinetxea fundatu zuen bertan.
Diego Perez (Bilbo, ~1250-80). Bilboko Legizamon etxeko jaun eta ganboatarren ahaide nagusien buru izan zen. Arbolantxa familia oinaztarreko kide batekin elkartu zen Zamudioko etxearen kontra borrokatzeko (1270). Bere bandoko kideek prestatutako segada batean hil zen.
Tristan (Bilbo, 1492-1595). Bilboko Legizamon etxeko jabea eta ondorengoa. Oinaztarra zen eta Bilbon eragin handia izan zuen.
I: Harluxet