<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Jehova
Jahve izenaren forma okerra. Bibliaren hebreerazko testuak lau kontsonante ematen ditu Jahve esateko: JHVH. Juduek, Biblia irakurtzean, begirunez Adonai ("Jauna") esaten zuten Jahve izenaren ordez. Masoretek, Bibliaren irakurketa errazteko bokal eta guztiko edizioa egin zutenean, "adonai" hitzaren bokalak (a o a) seinalatu zituzten HVH kontsonanteen azpian, Adonai esan behar zela adierazteko. Lau kontsonanteak azpiko bokalekin batera irakurtzean sortu zen 'Jehova' ahoskera.
Iturria: Harluxet