<<<Nagusira

 

 

puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Herri atxikituak   

 

"Moneoko Forudunak" izena ematen zaie egungo Billarkaio Merindadeko diren: Moneo, Baskuņuelos, Billarkaioko Bustillo eta Billaran; Oteoko kontseiluko: Momediano eta Paresotas; eta Traslalomako: Billalakre eta Billabentin.

1574.urtean zenbait elizateek eskatu zioten garaiko Gaztelako errege Felipe II.ari ohitura zen legez Probisio eta Erret zelulak gordetzea elizate, burgu, jaurgo, enkartazio eta herri atxikituetan. 1576an, Bizkaiko Jaurgorako eta honi atxikitutako herrien Foruak zin egiteko testuak prestatuak zituzten Bizkaiko ordezkariek.

Ez dakigu herri horiek noiztik diren Bizkaiari atxikituak, baina,  lurralde horiek autrigoien bizitoki naturala izateak eta zenbait herrien  izenak euskarazko jatorria mantentzeak harreman hori oso aspaldikoa dela, edo euskal lurraldeak zirela pentsarazten digu.

XVIII. mendea azkenera arte herri horiek Bizkaiko parte izan ziren, tartean hainbat liskar eta auzi medio izan baziren ere.

Iturria: Auņamendi

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)