<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Gorputz Handiaren Biltzarra (Grand Corps)
Zuberoako Erdi Aroko erakunde politikoa; noblezia zuberotarraren biltzarra zen, Silbiet erakundearekin batera "Ordenuzko Gortea" erakundearen partaide. Ekainaren 29aren hurrengo igandean biltzen zen Lextarren; gai-zerrendako puntu guztiez erabakia hartu eta erabakiak koaderno batean idazten ziren gero "Silbiet" herri-biltzarrean eztabaidatzeko. Zuberoako hamar noble garrantzitsuenek eta 46 noble txikik osatzen zuten.
Iturria: Harluxet