<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Franko-prusiar guda

Frantzia eta Prusiaren arteko gerra (1870-71), Alemaniaren batasuna lortzearren Bismarck-ek bultzatua. Gerraren sorburua Hohenzollern familiako kide batek Espainiako errege bilakatu nahi izana izan zen. Frantziak Prusiari gerra deklaratu zion. Prusiak berehala beste estatu alemaniarren laguntza izan zuen eta irabazi egin zuen. Frankfurt-eko itunean (1871) Inperio alemaniarraren garaipena sinatu zuten eta Frantziak Lorrenako zati bat eta Alsazia galdu zituen.

Iturria: Harluxet