<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Europako Kontseilua

Europako hainbat estaturen arteko erakundea, Europaren batasuna bultzatu, giza eskubideak babestu eta aurrerapen ekonomiko eta sozialari eragiteko sortua (1949). 26 estatuk osatzen dute eta Strasbourgen du egoitza. 1950ean Europako Kontseiluak Giza Eskubide eta Oinarrizko Askatasunen Aldeko Europako Konbentzioa ezarri zuen eta berau zaindu eta bermatzeko Giza Eskubideen Aldeko Europako Batzordea eta Giza Eskubideen Aldeko Auzitegia sortu zituen. Gainera, Europako eskualde eta nazioen arazoak eztabaidatu eta beren arteko lankidetza garatzeko, Toki- eta Eskualde-Botereen Konferentzia eratu du.

Iturria: Harluxet