<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Aiztondo alkatetza

Gipuzkoako alkatetza nagusi historikoa. 1203ean egoitza Asteasun zegoen, honako herriez osatua: Asteasu, Larraul, Sorabilla, Urnietari zegokion Lasarteko zatia eta Astigarraga. Denboran zehar zenbait herrik elkartea utzi egin zuten: Urnietak (1615), Astigarragak (1660), Larraulek (1840) eta Sorabillak (1843).

Alkatea erregeak izendatzen zuen, baina Felipe III.aren erregealdian alkatea izendatzea herrien esku uztea eskatu zen. Horren truke zerbait ordaindu beharko zutela jakindakoan, herriek atzera egin zuten. Erregeak alkate izendatutako Francisco Borja alkate-kargua hartu aurretik Perura joan zenean, erregeak elkartearen esku utzi zuen ordezko alkatea izendatzea (1615). Hurrengo urteetan ere bide berari jarraitu zitzaizkion erregearen baimenaz (1659-XII-22).

Iturria: Harluxet