eguzki-lore

Euskal mitologian eguzkiaren pareko boterea duen landarea. Alegien arabera Lurrak sortua. Etxeetako ateetan jartzen da jeinuak uxatzeko.

Konposatuen familiako landare belarkara da, lurrean itsatsita dagoen kolore horiko kapitulu handia duena. Hostoak larrukarak, luzexkak, pinatuak eta arantzadunak dira eta kapitulua inguratuz daude. Antz handiko bi espezie daude, eguzki-lore laburra (Carlina acanthifolia) eta eguzki-lore luzea (C. acaulis) kareharrizko mendietan hazten direnak.

Iturria: Harluxet