<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Eguzki

Lurraren alegiaren arabera lurrak sortu zuen eguzkia, horregatik, "Eguzki amandrea badoa bere amagana" esan ohi da ama-alaba lotura azaltzeko. Eguzkiak tokian tokiko izen berezia hartzen du: eguski, iguzki, eguzku, ekhi, iki... Egunsentian, Eguzki azaltzen denean, iluntasuneko azti maltzur guztiak ezkutatu egiten dira. Esan ohi da Eguzki azaltzean hainbat jeinu eta lamiek beraien indarra galdu egiten duela.

Baserri eta txaboletako ateak ekialderantz gidaturik daude eta gehienetan eguzki-loreak dituzte bertan josiak. Eguzki omentzeko, antzinako hilarrietan bera da sinbolo erabiliena. Udako solstizioan Eguzkiaren etorrera ospatzeko makila bat harkaitz bati joz laguntzen zaio irteten. 

Asko dira Eguzki amandreari buruzko alegiak: 

Mondarrainen artzain batek lamia bati urrezko orrazia lapurtu eta ihesean abiatu zen, lamiak artzaina heldu behar zuen unean Eguzki altxatu zen eta lamia bere leizerantz abiatu behar izan zuen biraoka, "emaitzok eskerrak iuzkiari" esanez.

Iturria: Berria