<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Behigorri

Euskal mitologiako jeinuak; haitzulo eta leizeetan bizi eta zaindari ziren. Garrantzi handiko jeinuak ziren basa-animalien itxura hartzen zituzten jeinuek; oro har behiarena; baina, zaldi, aker, basurde edo txakurrarena ere bai.

Mariren koba zuluetako zaintzaile gisa ere hartu ohi da. Erromatarren garaian, berriz, oso hedatua zegoen Behigorriren mitoa Euskal Herrian. Zenbait haitzuloetan txanpon erromatarrak aurkitu dira, erromatarrak bertan bizitokia inoiz izan ez bazuten ere.

Behin batean, behi-zaintzan ari zen neskatxa batek abereetako bat galdu zuen. Behigorria ikusi eta bere aziendakoa zelakoan, behigorriari buztanetik heldu zion. Arrastaka eraman zuen neskatoa behigorriak, haitzuloraino. Haren gurasoak saiatu ziren bahitutakoa berreskuratzen, baina Behigorriak, zakur gorri bihurturik, sartzea egotzi zien. Neskatoa betiko geratu zen haitzuloko erraietan.

Loturak: Askaata

Iturria: Harluxet/ Berria