<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Mari
Euskal mitologiako emakumezko jeinua, gainerako jeinuen buru. Funtzio eta ezaugarri desberdinak ematen dizkioten alegia asko dira. Herri bakoitzean, ustez beraren bizilekua den mendi edo haitzuloaren izenarekin batera azaltzen da: Ņaņarriko Mari, Mari Munduko, Kobako Mari, Anbotoko Dama, etab. Bere senarra Maju edo Sugoi da. Bi seme ditu, bata ona, Atarrabi; eta gaiztoa bestea, Mikelats.
Mari, lur azpian bizi da eta edozein haitzulotatik irteten da. Itxura desberdinak hartzen ditu leize zulotik irteteko: dotore jantzitako dama, lau zaldiko gurdian eserita airea zeharkatzen duena, sua jaurtitzen edo suak inguratuta, animalia oinak dituen emakume itxura duena, etab. Lur azpian dagoenean, animali itxura hartzen duela uste da.
Mari izenaren jatorriari buruz uste ezberdinak daude. Kristautasunaren aurreko izena izan daitekeela baztertu gabe, Maia izenaz ere ezagutzen baita, beste euskal mitologiaren pertsonaia batzuk antzeko izena dute: Mairi, Maide edo Maindi. Hala ere, ezin da pentsa hauek guztiak euskal izena isolatuak direla. Grezian, Maia, Pleyades zazpi ahizpetako bat, Zeusengandik Germes sortu zuena izan zen; eta Erroman, bestalde, Maia izeneko pertsonaia maiatzeko hilaren jainkosa moduan gurtu zuten.
Loturak: >Ahatxe >behigorri >Ihizi >Sugar >Txelemon
Iturria: Harluxet; Berria; Euskal Mitologia, Jose Luis Arriaga;