<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Anxo

Euskal mitologiako mendietako jeinua. Zenbaitek Basajaunen parekotzat jo izan du. Ezterenzubiko unaiek, afal ondoren ogi-zatia uzten zioten; behin, unai gazteenak bakarrik utzi zion ogi-zatia Anxori, eta honek, unai gaztearen arropak izan ezik gainontzekoenak hartu eta bere leizera eraman zituen. Unaiek Anxoren leizera bidali zuten beraietako gazteena arropak itzultzearen truke txekor bat eskaintzera. Anxok arropak itzuli zizkien, baina txekor bati 101 kolpe emateko agindu zien. Unai gazteak agindutakoa bete zuen eta kolpe bakoitzeko arkume bat jaio zen.

Loturak: Domaikiako Joxe Martin,

Iturria: Harluxet