<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

ANXO

Orain aspaldi-aspaldian, Domaikiako haitzulo batean, erraldoi ikaragarri bat bizi omen zen. Gizaki indartsu eta garaia zen eta begi bakarra zuen bekokiaren erdian.

Herriko biztanleak kezkaturik bizi ziren, Anxok era guztietako abereak ohosten baitzituen, batez ere jateko izaten zituen behi eta ardiak. Kezka beldurra bihurtu egin zen erraldoiaren ingurutik igarotzen ziren bidaiariak desagertzen hasi zirenean. Erraldoiak bahitu egiten omen zituen eta berriro ez zituen inork bizirik ikusten.

Domaikiako biztanle askok beste herritik ihes egiteko erabakia hartu zuen. Bertan geratu zirenek, berriz, egoera gero eta penagarriagoa pairatu behar izan zuten, egunetik egunera gutxitu egiten zitzaizkien abereak, fruta-arbolak apurtuak aurkitzen zituzten eta baratzak suntsituak. Miseria geroz eta larriagoa zen.

Egoera jasanezin hori ikusirik, segada bat egin eta munstroa hiltzea erabaki zuten herritarrek. Bildu ziren herriko gazterik indartsuenak eta ahal zuten armarik gehienez horniturik, haitzulorantz abiatu ziren. Adoretsu zihoazen baina haitzulora hurbiltzen ari ziren eran, beldurra eta kezka sortu zitzaien. Haitzulotik metro gutxitara zeudenean, Anxo beldurgarria azaldu zitzaien. Denak lurrean josiak bezala geratu ziren, Anxok bere begi bakarraz begiratzen zien bitartean irribarre antzeko zerbait entzun zuten.

- Ja, ja, ja! Zatozte, jaunak, zatozte nire etxebizitza apalera. Sartu, sartu!

Gazteak ordea, ez ziren beren lekutik mugitu eta erasorako armak prestatu zituzten. Anxok barre egiteari utzi eta beraiengana jo zuen. Lau kolpetan denak hilak zeuzkan..., bat izan ezik, gazte honek lurrean etzan eta hil-itxura egin baitzuen. 

Gazteen gorpuak hartu eta haitzulora sartu zituen, baita hil-itxura egiten ari zen gaztea ere. Gaztea ez zen mugitu ere egin. Handik lasterrera erraldoiari entzun zion hau esaten:

-Txarranka, itxi hadi!

Ate ondoan zegoen harri biribil handi batek haitzuloaren sarrera itxi zuen. Luzaroan, gaztea ez zen mugitu. Erraldoia urrentzen ari zela entzun zuenean, bere inguruan begiratu zuen eta, bere lagunak ez ezik, han beste gorpu eta eskeleto asko zegoela ikusi zuen. Nahigabea jabetu zitzaion. Gero, zerbait lasaitu zen eta leku ikaragarri hartatik nola atera pentsatzen hasi zen. Horretan ari zen haitzuloaren kanpo aldean erraldoiaren ahotsa berriro entzun zuenean:

-Txarranka, zabal hadi!

Eta sarrerako harria alde batera egin zen. Gaztea, badazpada, bere lagun baten gorpuaren azpian gordei zen.

Anxok gaztearen gainean zegoen laguna hartu eta tximiniako su bizian erre zuen. Erraldoiak harrapatutako gaztea jan egin zuen. Ondoren,  ehun ardi-larruren gainean etzan eta loak hartu zuen.

Erraldoia lotan zegoela ikusirik eta sarrera zabalik gaztea irteerara joan zen hotsik atera gabe. Korrika hasi eta ez zen gelditu handik oso urrutira  bere burua  ikusi zuen arte. Ibai txiki batera iritsi zenean ur pixka bat edaten gelditu zen; nekeak jota, belar gainean etzan eta loak hartu zuen.

Eguzkiaren lehen izpiek esnatu zuten; bere bideari jarraitzea pentsatu zuen, baina bere lagunak etorri zitzaizkion burura eta Anxorengana itzultzea erabaki zuen..

-Mendekatu behar ditut -pentsatu zuen-. Piztia behingoagatik akabatzea izango da onena.

Eta, haitzulorantz abiatu zen berriro. Erraldoiaren bizilekutik gertu zegoenean oihuka hasi zitzaion. 

-Anxo! E! Anxo!

-Nor ausartzen da niri dei egitera? -esan zuen begibakarrak.

-Ni naiz! Domaikiako Joxe Martin! Nire lagunak hil egin dituzu eta zurekin borroka egitera nator.

-Ja! ja! ja! Inuzente bat besterik ez haiz! Hireak egin dik oraingoan.

Erraldoia haitzuloaren zulotik atera zen, berarekin borrokatzera ausartzen zen hura ikusteko. Orduan, Joxe Martinek oihukatu zuen:

-Txarranka, itxi hadi!

Eta harri biribila mugitu egin zen. Anxoren burua bertan harrapa eta hil egin zuen.

Geroztik, Domaikiako biztanleak lasai bizi izan ziren, ihesari emandakoak itzuli egin ziren, fruta-arbolak berriro loratu ziren eta artaldeak lasai atera zitezkeen zelaietan bazkatzera.

 

 

  var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });