<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Airegatxo

Euskal mitologiako jeinua Lapurdin, Lainogatxo ere deitua beste lekuetan. Ekaitzak sortu eta tximistak bideratzen ditu, batzuetan baserri eta soroen aurka. Haiek babesteko aizkora bat jartzen da ahoz gora, etxeko ate aurrean edo zelaian. Kostaldean, berriz, oso hedatua dagoen ustea da jeinua itsasotik datorrela eta lanbro itxuran mozorrotuta soroetako eta gari zelaietako uztak desegiten dituela. Horrela, gizakiaren gaitzak erein eta zabaldu egiten ditu.

Bakion, Bermeon, Aian eta Seguran, adibidez, Lainogatxori egotzi zioten izurrite lazgarri baten errua. Hala, gaitz kutsakorra areagotu ez zedin, artaldeak erabili zituzten karriketan lasterka, izurritea ardiek eramango zutelakoan.

Lotura: izurrite beltza

Iturria: Harluxet/ Berria