<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Altos Hornos de Vizcaya, SA (AHV)

Euskal Herrian, industria aldaketa nabarmenak izan ziren XX. mendean eta industrializazioaren aldaketa horien ikurra "Altos Hornos de Vizcaya"-ren sorrera izan zen; Bizkaiko metalurgi arloko enpresa garrantzitsua; Vizcaya, Iberia eta Bilboko Labegaraiak fabrikak elkartuz sortua (Barakaldo, 1902). Geroztik, Sestao eta Sagunton fabrikak eraiki, bere merkantzia-untziteria eta beste hainbat fabrika eta enpresatako akzio ugariren jabe izan da. Bizkaiko, eta neurri batean, Euskal Herriko ekonomiaren ardatz nagusia izan da.

Siderurgi krisiaren ondorioz, birmoldaketa sakonak jasan ditu; Valentziako plantan zuen partea saldu egin behar izan zuen (1979). Enpresa publiko bilakatu zen eta, nahiz eta teknologi inbertsioak egin, dirua galtzeari ez dio utzi. Espainiako ENSIDESA enpresa publikoarekin batera siderurgia integralaren korporazioa sortu zuten siderurgi sektorearen birmoldaketari ekiteko (1992). AHVko planta nagusia ixtea eta Sestaon altzairutegi elektriko txiki bat eraikitzea erabaki zen orduan.

>Zubiria Ibarra, Tomas

Iturria: Harluxet