Urkijo, Mariano Luis

Mariano Luis Urkijo Bilbon jaio zen 1768an eta Parisen hil 1817an. Estatu-idazkaritzako ofizial egin zuten. Londresen enbaxadako idazkari egon zen, baina 1797an Madrilera joan zen estatuko idazkari izendatuta; 1798an Bataviako enbaxadore izendatu zuten eta 1799-1800 bitartean lehen ministroa izan zen. Erreforma ugari egin zuen orduan: zientziak babestu, Humboldt-ek Hego Amerikara eginiko bidaiarako laguntza eman, Salamancako Unibertsitatean katedra berriak sortu eta Elizaren inguruan ere erreformak egin zituen. Etsai asko zituen eta kargutik ken zezatela lortu zuten; Bilbon preso hartu eta Iruņeko kartzelan sartu zuten (1800 - 1802). Napoleon Espainian sartu zenean Baionako biltzarreko idazkari izendatu zuen Napoleonek berak (1808). Frantsesen aldeko jarrera traiziotzat hartu zen Espainian eta ondasunak konfiskatu zizkioten. Gasteizko guduan (1813) frantsesek porrot egin zutenean Espainiatik ihes egin behar izan zuen. Frantses hiritartasuna lortuta, Pauen eta Parisen bizi izan zen.

Iturria: Harluxet