Urbieta, Joan
Joan Urbieta Hernanin jaio zen, Ereñozu auzoko Arriurdineta baserrian, baina, ez dakigu noiz eta 1553an hil zen.
Armadako kapitain egin zen Karlos I. enperadorearen armadan eta Hugo de Monkadaren aginduetara. Italia eta Napoles-ko gerran borrokatu zen. 1525ean, Italiako Pavíako batailan Joan Urbietakoak Frantzisko I.a Frantziako erregea preso egin zuen. Bataila berean Nafarroako errege Enrike II.a Albret-ekoa ere preso hartu zuten. 1530ean, Karlos I.a enperadoreak armarria eman eta Santiagoren orden militarreko zaldun egin zuen. 1532an, Kapitain egin zuten. Hernanin hil zen, 1553ko abuztuaren 23an, eta Joan Bataiatzailearen parrokian ehortzi zuten.
Iturria: Elhuyar/ Kronika