Uranzu, Pelegrin

Militar gipuzkoarra, Irunen jaioa (XIII. m.). Fernando III.a Gaztela-Leongo erregealdian Sevilla konkistatzeko espedizioan parte hartu zuen; Guadalquivir ibaian gora abiaturik, Trianako defentsa-lerroa haustea lortu zuen eta, horri esker, handik gutxira hiria errenditu egin zen (1248). Fernando III.ak Uranzu biziarteko pentsioaz saritu zuen eta espediziorako gizonak edota materiala jarri zituzten Gipuzkoako herriei dirulaguntzak eman zizkien.

I: Harluxet