Ugarte, Antonio
Antonio Ugarte 1780an jaio zen eta Sardinian hil 1833an. Politikari bizkaitarra. Errusiak Madrilen zuen enbaxadan lan egin zuen eta Fernando VII.aren gortean sartu zen. Erregeak Ameriketako altxamenduak zapaltzeko prestatutako espedizioko zuzendari nagusi izendatu zuen. Itsasontzi errusiarrak erosi zituen, baina ez zuten balio eta, horregatik, preso sartu zuten (1818). 1820ko altxamenduan aske geratu eta erregetiarren aldeko taldeak antolatu zituen; absolutismoa ezarri zenean kargu politiko garrantzitsuak izan zituen. "Espainiako enperadorea" ezizenez ezaguna egin zen. Espainiako erregeak Sardiniara bidali zuen enbaxadore (1825).
I: Harluxet