Stanhope, James, kondea
James Stanhope Parisen jaio zen 1673an eta Londresen hil 1721ean. Militar eta politikari britainiarra izan zen. Espainiako Ondorengotza-gerran britainiar tropen buru ibili zen Katalunian, Zaragozan eta Madrilen. Whig alderdiko buruetakoa izan zen; hegoalderako estatuko idazkari izendatu zuen erregeak (1714). Aliantza Hirukoitza eta Laukoitza bideratu zituen.
I: Harluxet