Domingo Siloskoa, San

Domingo Siloskoa Caņasen jaio zen ~1000an eta Silosen hil 1073an. Monako beneditar nafarra izan zen. Errioxa Nafarroako erresuma zen garaian jaio zen. Txikitan artzain izan zen; Donemiliagako monasterioan egin zen gero monako. Bertako priore zelarik, Silosko monasteriora aldatu behar izan zuen, Nafarroako errege Gartzia III.a Santxez Naiarakoarekin errenta-kontuengatik izandako zenbait tirabiraren ondorioz. Bertako abade izan zen garaian berrikuntza asko egin zituen. Mirariak egin omen zituela eta, ospe handia lortu zuen. Haren izena du egun monasterioak.

Iturria: Harluxet