Santxez Zamudiokoa, Martin
Bizkaiko pertsonaia (XV-XVI. m.), Bizkaian eta Madrilgo Gorteetan eragin handia izan zuena. Bilboko alkatea izan zen (1498). Fernando II.a Inkisiziokoaren eskariz, Indietako merkataritzarako ontzi eta tresnak erosi zituen (1505). Amerikara joan eta Balboa eta Fernández de Encisoren espedizioan sartu zen; Dariengo Santa María de la Antigua hiriaren fundatzaileetako bat izan zen (1510).
I: Harluxet