Rommel, Erwin
Erwin Rommel Heidenheim-en, Wurtemberg, jaio zen 1891ean eta Herrlingen-en, Ulm ondoan, hil zen 1944an. Mariskal izendatu zuten. Hitler-en kuartelaren defentsarako arduraduna izan zen (1939).
Bigarren Mundu-Gerran, 7.dibisioa gidatu zuen Frantziaren inbasioan (1940), eta 1941ean, Libiara bidalitako tropa alemaniarren, "Afrika Korps" izenekoaren buru izan zen. 1942an Montgomerik garaitu zuen Alameingo batailan. Ezin izan zuen Normandiako lehorreratzea gerarazi (1944). Gerra amaitzearen alde zegoen eta Hitlerren aurkako konjuratuen aldeko izan zen, baina harrapatu egin zuten. Hitlerren aginduz, epaiketa publikoa saihesteko, bere buruaz beste egin zuen.
Iturria: Elhuyar