Roda, Pedro
Pedro Roda Rodez-en, Aveyron, jaio zen eta Okzitaniako Tolosa-n hil 1115ean. Iruņeko apezpiku izendatu zuten 1083an. Iruņeko kabildoa San Agustinen ordenaren arabera antolatu zuen: zerbitzu eta kargu berriak ezarri, azpiegitura arkitektoniko egokia eman eta katedral erromaniko berriaren eraikuntza hasi zuen (1100). Frantziako elizgizonez inguratu zen eta hauen laguntzaz Iruņea ingurua, bereziki San Zernin burgua izango zena, birpopulatu zuen. Antso V.a Ramirez erregearen laguntza eta babesa izan zuen eta erregeak eginiko dohaintza eta eskubideei esker elizbarrutia asko hedatu zen. Pedro I.ari Huesca (1096) eta Barbastro (1100) konkistatzen lagundu zion eta ordain gisa ondasunak jaso zituen. Huescako apezpikuaren eta Aragoiko zenbait abadiaren arteko liskarretan bitartekari izan zen. Lurralde Saindura erromes joan zen (1110). Itzuli eta Okzitaniako Tolosan finkatu zen (1114).
I: Harluxet