Renovales, Mariano

Mariano Renovales Artzentales-en jaio zen 1774an eta Habanan hil 1819an. Britainiarren aurka Buenos Aires defendatzen parte hartu zuen (1790). Espainiako Independentzi gerran Napoleonen kontra borrokatu zen; 1809an Zaragozan atxiloturik, Frantziara zeramatela Erronkariko gerrillari-talde batek askatu egin zuen. Erronkarin Agoult jeneralaren tropak garaitu zituen (1809); ondoren, Bizkaiko gerrilla antolatzera bidali zuten. Absolutismoaren aurka aritzeaz salatu zuten 1817an. Cádizko Konstituzioa berrezartzeko saioetan parte hartu zuen eta Bilbotik ihes egin behar izan zuen; lehenik Bordelera eta gero Habanara joan zen (1819).

I: Harluxet