Remiro Nafarroakoa
Remiro XIII. mendeko pertsonaia nafarra izan zen. Nafarroako Antso VII.a Azkarraren seme sasikoa. Champagneko kantzelari (1211 - 1220) eta Iruņeko apezpikua izan zen (1220 - 1228). Behartsuei lagundu zien eta Iruņeko auzoen arteko gatazkak baretzen saiatu zen: San Nikolas eta San Zernin auzoen arteko bakea sinatu zuen (1222). Honorio III.a aita santuak eskatuta, hainbat auzitan bitartekari izan zen. Italiatik kanpo sortutako klaratarren lehenengo komentua Iruņean ezartzeko baimena eman zuen (1227).
I: Harluxet