Palafox, Joan
Joan Palafox Fiteron jaio zen 1600ean eta Osman, Soria, hil 1659an. Huesca, Alcalá de Henares eta Salamancako unibertsitateetan ikasi zuen. Felipe IV.ak bere arreba Maria Austriakoaren kaperau nagusi egin zuen eta Alemanian ibili zen. Itzulitakoan Indietako Kontseiluko kide izan zen (1633-38). 1639an Mexikoko Puebla de los Angelesko apezpiku izendatu zuten eta 1642an Espainia Berriko (gero, Mexiko) erregeorde. Bertakoen hizkuntzaren alde eta Espainiako agintarien gehiegikerien kontra lan egin zuen; Pueblako katedrala amaitu (1649), eta apezpiku-jauregia eta seminarioa eraikiarazi zituen. 1649an Madrilen finkatu zen. Osmako apezpikua izan zen 1653az geroztik.
I: Harluxet