Ostolaza Zabala, Jose Manuel

Jose Manuel Ostolaza Valladoliden jaio zen 1875ean eta Mexikon hil 1954an. Bigarren Gerra Karlista ostean familia Debara itzuli zen; Urduņa eta Bilbon ikasi zuen. Itsasontziak gidatzeko ikasketak egin zituen. Kubako gerraren garaian itsas armadan sartu eta soldaduak Kubara eta zaurituak Espainiara garraiatu zituen. Gaixotu eta armadatik kanpo geratu zen, baina Habanan gelditu zen gerra amaitu arte. Gerraostean merkataritza-lanetan hasi zen Mexikon. Kapelagintzan eta kafe-salmentan jardun zuen; bere anaia Frantziskorekin (Bilbo, 1888 - Saint Louis, AEB, 1971) AEBetako Saint Louisen kapela-enpresa bat sortu zuen eta Mexiko, AEB eta Deba artean bizi izan zen geroztik. Dirutza handia egin zuen eta irakaskuntza eta kultura bultzatzeko fundazioa, Ostolaza fundazioa, sortu zuen Deban (1928).

I: Harluxet