Orléansko dukea, Luis Felipe Jose
Orleansko dukea Saint-Cloud-en jaio zen 1747an eta Parisen hil 1793an. Orléansko dukea (1785 - 1793), Luis Felipe I.aren aita. Ideia liberaletakoa izanik, Gortetik bota egin zuen erregeak (1787). Iraultza frantsesan Estatu Orokorretako (1789) eta Konbentzioko (1792) diputatua izan zen. Luis XVI.aren heriotzaren aldeko botoa eman zuen (1793). Gillotinan hil zuten.
I: Harluxet