Nelson, Horatio, bizkondea
Horatio Nelson Burnham Thorpe-n jaio zen 1758an eta itsasoan hil 1805ean. Ingeles almirantea zenean Napoleon I.aren armada suntsitu zuen Abukirren (1798). Mediterraneoko itsas armada ingelesaren buru egin zuten (1803); Trafalgarko guduan itsas-armada franko-espainola garaitu eta erabat deseginda zeukalarik, bertan hil zen, 1805eko urriaren 21ean.
Loturak: Karlos IV.a Espainiakoa;
I: Harluxet