Navarro de Larreategi, Antonio
Antonio Navarro Lerreategikoa Logroņon jaio zen 1554an eta Palermon hil 1624an. Gorteko zerbitzari errioxarra, familia bizkaitarrekoa. Felipe II.aren gortean ibili zen. Txilen errege-kontularia izan zen (1586 - 1590). Itzuli eta Logroņoko alkatea izan zen (1594). Felipe III.a erregetutakoan honen zerbitzura jarri zen. Simancasko Erret Artxiboetako idazkaria izan zen 1614tik aurrera. Erregeak hala eskaturik, koroaren zerbitzura jarri zen berriz ere, Savoiako Filiberto Manuel printzearen idazkari (1619). Espainiako koroari eskainitako zerbitzuengatik ohore eta titulu asko jaso zituen. "Epítome de los seņores de Vizcaya" idatzi zuen (1620).
I: Harluxet