Moret Mendi, Jose

Jose Moret Iruñean jaio zen 1615ean eta bertan hil zen 1687. Apaiztu ondoren, filosofia eta teologiako irakaslea izan zen Iruñea, Oviedon eta Segovian. Iruñean jesusen lagundiaren erretorea izan zen (1664 - 1671). "De obsidione Fontirabiae ("Hondarribiaren Setioa") izan zen bere lehen obra (1655). Nafarroako Gorteetako errege-kronikaria izan zen 1654az geroztik. Nafarroako artxiboak miatu eta Gorteei ikerketen emaitzak ematen zizkien. Lan historiko ugari idatzi zituen: "Investigaciones históricas de las antigüedades del Reyno de Navarra", 1665; "Annales del Reyno de Navarra", 1684; "Congregaciones apologéticas sobre la verdad de las investigaciones históricas de las antigüedades del Reyno de Navarra", 1678; "El bodoque contra el propugnáculo histórico y jurídico del licenciado Conchillos", 1667. Urtekariei dagokienez, hiru liburuki prestatu zituen (bostgarren eta seigarren liburukietarako materiala bildu bazuen ere, ez zuen idazteko astirik izan).

Loturak: Aleson, Frantzisko

I: Harluxet