Aleson, Frantzisko

Nafarroako Bianan jaio zen 1634an eta Logroņon hil 1715ean. Historialari eta kronikari izan zen, Jesuiten zenbait eskolatako irakasle eta zuzendari, Filosofia eta Psikologiako irakasle eta Salamanca eta Valladolideko eskoletako erretore. Nafarroako erresumako kronikari ofiziala izan zen 1689az geroztik eta Moret-ek hasitako "Anales de Navarra" obraren jarraipena egin zuen. Lehen bi liburukiak Moret-enak dira; 3.a Moret-ek idatzia eta Aleson-ek zuzendua (1704an argitaratua); 4. eta 5.ak Aleson-enak dira (1709 eta 1715ean argitaratuak, hurrenez hurren) eta 6. liburukia argitara zedin eskuizkribuak utzi zituen.

Iturria: Harluxet