Monreal, Gregorio
Gregorio Monreal Etaiun jaio zen 1942an. Madrilgo Universidad Complutense-n Zuzenbideko doktoretza lortu zuen (1973). Deustuko Unibertsitatean (1967-72) eta EHUko Zuzenbide-Fakultatean irakasle izan zen; azken honetako dekanorde zelarik, EHUko errektore hautatu zuten (1981 eta 1984). Nafarroako Unibertsitate Publikoan katedraduna da. Gainera, Eusko Ikaskuntzako lehendakari izendatu zuten (1992 eta 1995). Aldizkari eta liburuetako hainbat lankidetzaz gain, "El Señorío de Vizcaya: Orígenes y naturaleza jurídica" (1973), "Las instituciones públicas del Señorío de Vizcaya hasta el siglo XVIII" (1974) eta "Desarrollo histórico de las Juntas Generales de Vizcaya hasta 1876" (1986) liburuak idatzi ditu. Politikan, ESEI alderdiaren sortzaile eta gidarietakoa izan zen; 1977an senadore hautatu zuten Gipuzkoatik.
Loturak:
I: Harluxet