Mendizabal (Juan Alvarez Mendez)

Juan Alvarez Méndez Cadizen jaio zen 1790ean eta Madrilen hil 1853an. Politikari liberala izan zen.

1823ko matxinada garaian heriotza-zigorra ezarri zioten eta Britainia Handira erbesteratu behar izan zuen. 1835ean itzuli zen Espainiara eta hazienda ministro eta lehendakari izan zen (1835 - 36). Aginpidean zela nahitaezko soldadutza ezarri zuen. Gizonezkoen erlijio komunitateak deuseztatu zituen eta haien ondasunak konfiskatu zituen (Mendizabalen Desamortizazioa). 1836an aginpidetik kendu zuten, eta "La Granja-ko" matxinadaren ondoren itzuli zen. Espartero erori zenean Frantziara erbesteratu zen.

Iturria: Lur/ Harluxet