Medrano, Julian
Julian Medrano 1540 inguruan Iguzkitzan jaioa dela esan izan den arren ez da hori batere datu zehatza. Idazle nafarra izan zen, Margarita Valoiskoa erreginaren zerbitzura egon zen eta bidaia asko egin zituen. "La silva curiosa" idatzi zuen (Paris, 1583); zazpi liburukiz osatuta zegoela uste da, baina bakarra ezagutzen da.
Iturria: Harluxet