Margarita Valoiskoa (Margot erregina)
Margarita Valoiskoa Saint-Germain-en-Layle-n jaio zen 1553an eta Parisen hil zen 1615ean. Enrike II.aren eta Katalina Medici-koaren alaba. Enrike III.a Nafarroakoarekin; gero, Frantziako IV.a ere izango zena, ezkonduz gero Nafarroako erregina. Karlos IX. Frantziako erregearen arreba.
Maitale asko izan zituen eta bere senarrarengandik banandu zenean Parisera joan zen bizitzera. Artista eta idazle asko biltzen zen bere inguruan; arte eta literatura errenazentistako artistak biltzeko lekua eratu zuen. "Oroimenak" liburuan eman zuen bere bizitzaren berri.
Loturak: Julian Medrano;
Iturria: Elhuyar