Mazarredo Salazar, Jose Domingo

Jose Domingo Mazarredo Bilbon jaio zen 1745ean eta Madrilen hil 1812an. Filipinetarako espedizio batean parte hartu zuen (1772) eta, bidean egindako ikerketen ondorioz, latitudea kalkulatzeko metodo berri bat asmatu zuen. Hainbat itsas borrokatan ibili ondoren, eskuadrako buru izendatu zuten (1783). Cádizen, Nelson britainiarraren eskuadraren aurkako defentsa antolatu zuen (1797). Afrantsesatuekin bat egin zuen eta Jose Bonaparte erregeak itsas armadako ministro egin zuen (1808).

I: Harluxet