Martinez Rodas, Francisco
Frantzisko Martinez Huescan jaio zen eta Bilbon hil 1909an. Bigarren Gerra Karlistan koronela zen eta Bizkaira bidali zuten eta han finkatu zen. Bilboko oligarkiako kide nagusietakoa izan zen. Gorteetako diputatu (1893) eta senadore (1896) izatera iritsi zen Markinako ordezkari gisa. Bizkaiko industriarekin lotura handia izan zuen; enpresa askotako zuzendari, lehendakari eta fundatzaile izan zen.
I: Harluxet